Entradas

Mostrando entradas de marzo, 2025

Mugimenduaren garrantzia ikasketetan

Imagen
Haurrek eta nerabeek mugikorrekin eta bideo jokuekin pasatzen duten denborak ikasketetan eragina duela uste duzu? Gure haur eta nerabeek ordu ugari egiten dituzte pantailen aurrean, exerita. Egoera honetan garunak ez du beharrezkoak dituen estimuloak jasotzen. Sarritan, ikasleek ikaste-prozesuan zailtasunak izaten dituzte honen eraginez. Gure zentroan mugimendurako espazioa aurkituko dute, beharrezkoak diren oinarrizko jakintzak eskuratzen dituzten aldi berean.

UNE BAT

Imagen
Hementxe nago, nere pupitrean exerita, ikasgelan.  IKASGELA, hitz bihurria, gela batean nago bai, baina IKASI? Zer ikasten dut ba?. Irakasleak arbelean zerbait idatzi du, ez dut ulertzen, mugitzen diren letrak soilik ikusten ditut. Bapatean nere izena entzun dut: -Gilen, irakurri mesedez arbelean jartzen duena. Eskuak izerdiaz bustitzen zaizkit bihotzaren taupadak azkartzen diren une berean. IXILTASUNA, URDURITASUNA, ETSIPENA. .... UNE BAT... Orduan une horretan, begiak itxi eta arratsaldean garapen zentroan egingo ditudan ariketak, arnasketak, irrifarreak...gogora ekarri ditut.  IRRIFARRA, KEMENA, ITXAROPENA. Arbelean jarritako hitzak ordenatu dira, poliki eta ziurtasunez irakasleak agindutakoa bete dut; arbelean idatzitakoa ozen irakurri dut. IKASGELA? Bai UNE BAT, GUNE BAT. Sentado en mi pupitre, observo el espacio. Aula de aprendizaje.  ¡APRENDIZAJE! Curiosa palabra. ¿Qué aprendo yo aquí? El profesor escribe en la pizarra, no lo entiendo. Solamente veo letras que se ...